2009-11-27

IHES EDERRA - Irudi eleberria

Hedoi Etxartek eta Alain Urrutiak euskaraz pentsatuta eta idatzitako lehenengo irudi eleberria argitaratu dute.
Formatoari dagokionez, beraz, ez da eleberri arrunta, formatu berritzaile eta entretenigarrian bait dago, eleberria, komikia eta poesia nahaztuz.
Liburuak bi ardatz nagusi ditu bikote bati buruzko istorioa eta bigarren planoan hipotesi bat: euskal probintzia guztiak Estatu Frantsesaren barnean egon izan balira zer gertatuko zatekeen.
Denbora pasa baino gehiago da nobela hau, pentsarazteko nahia nabari daiteke bertan gai sakonak jorratzen baina ironia ahaztu barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario