2012-05-11

Zientzalari eroak, elkar gaitezen!!

Zientzia guztiz arduragabea! liburuko 65 esperimentuetan erraz eros edo aurkitu daitezkeen osagai edo materialak erabiltzen dira. Zazpi ataletan banatuta daude, eta atal bakoitza zientzia-gai bati edo berariazko emaitza bati dagokio. Esperimentu bakoitzaren hasieran aurkezpena egiten da, hurrengo ataletan zehatz azaldu aurretik.


Liburu honen izenburuaren hitz garrantzitsu bat "arduragabea" da. Ba ote du zerikusirik arduragabea izateak esperimentuak egitearekin? Segur aski, metodo zientifikoaren kontrakoa izango da, ezta?

Bada, liburu honetako esperimentu bakoitzean kontu eta arreta handia jarri da; modu erraz eta logikoan azalduta daude esperimentuak, eta segurtasunerako aholku bereziak ere ematen dira.

Biziki gomendatzen dugu ernatzen ari diren zientzialari gazteek esperimentu hauetako bakoitza egitea, eta umeek, boluntarioek zein bestelako lagunek ere parte hartzea.

 Liburuaren fitxa hemen


No hay comentarios:

Publicar un comentario