2013-12-19

Euskal Herriaren historia laburra - Breve historia de Euskal Herria

1 2
“Euskal Herriaren historia laburra”k gure herriaren historian murgiltzen gaitu. Iñaki Egañak ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu gizakia paleoliton gure lurretan agertu zenetik gaur arte, era argia, eta atseginean horretarako hizkuntza sinplea, ilustrazio oparo eta testu osagarriak erabiliz. 
Ikerketa eta zabalkunde zientifikoa bateratzen duen liburu aparta.

“Breve historia de Euskal Herria” nos introduce en el mundo de la historia de nuestro país. Iñaki Egaña nos ofrece una amplia panorámica de esta pequeña gran historia desde la aparición del ser humano en el paleolítico hasta nuestros días, de una forma clara y amena utilizando para ello un lenguaje sencillo, abundantes ilustraciones y textos complementarios.
Un texto que aúna magistralmente  investigación y  divulgación científica.

2013-12-13

Goncourt , Booker


Gomendiozaleok, agur. Aste honetan, ez euzkaraz , ezta gaztelaniaz, idatzitako bi eleberri aurkeztera gatoz. bata, Hilary Mantelek 2012 Booker saria irabazi zuen "Bring up the bodies" liburua, eta bestea "Au revoir là-haut", Pierre Lemaitrerena, 2013ko Goncourt sariduna.Duda barik  bi lan interesgarri beraien jatorrizko hizkuntzetan.

Queridos y queridas "recomendados". esta semana os queremos "recomendar" dos obras que no están ni en euskera ni en castellano. Una, el premio Booker 2012, "Bring up the bodies", de Hilary Mantel, y la otra, "Au revoir là-haut", de Pierre Lemaitre, Premio Goncourt 2013. En fin, dos buenas obras en su idioma original.

2013-12-10

Punki - Antton Dueso

Punkiren lehenengo istoriotxoa 1989an agertu zenetik gaurdaino milaka istorio ezagutu dugu petsonaia unkigarri honekin, bai aldizkari desberdinetan baita liburuetan ere. Oraingoan Antton Dueso egileak guztion gozamenerako bost nobelen antologia aurkeztu digu. Liburu honetan ez ditugu Punkiren istorio guztiak topatuko bai ordea bere hogei urte luzeetan zehar adierazgarri izan daitezkeenak. Edozein adinetako jendearentzako ondo pasatzeko aukera paregabea.
Honez gain beste liburu batzuk baditugu Bibliotekan Antton Duesorenak, hemen klikatzean ikus ditzakezunak.
Fitxa
 

2013-11-29

Patafisika

 Patafisika, XX mendeko bigarren erdialdeko mugimendu kulturala frantsesa bat, surrealismoari lotutakoa, da. Izena Alfred Jerryren  “Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien » liburutik hartuta dago. Bere irakurketak bultzatuta hainbat jarraitzaile patafisika izeneko zientzia parodika hau lantzen hasi ziren, bere oinarrian « irudizko, alegiazko irtenbideak eta salbuespenak arautzen dituzten legeak » ikertzea dagoelarik.Ausat zaitez.





La patafísica es un movimiento cultural francés de la segunda mitad del siglo XX vinculado al surrealismo. El nombre proviene de la obra "Gestas y opiniones del Doctor Faustroll, patafísico" de Alfred Jarry. A raíz de su lectura, algunos admiradores empezaron a practicar una ciencia paródica llamada patafísica, dedicada «al estudio de las soluciones imaginarias y las leyes que regulan las excepciones» Atrévete

Fitxa

2013-11-22

Aiztoa eta arkatza - Irati Jimenez


Irati Jimenez idazle mundakarrak hautaketa lan bat dakarkigu oraingoan. Kasu honetan idazketari buruz  garai eta estilo desberdinetako idazlek  emandako aholkuak biltzen ditu, Antton Olariagaren irudien laguntzarekin. John Steinbeck, Jack Kerouac, Charles Bukowski edo Stephen Kingen moduko idazleen  iritziak biltzen dira liburu interesgarri honetan. Kapitulu batzutan iritzi barregarriak, zentzudunak,  edo harrigarriak topatuko ditugu, beste batzutan  kontrajarriak,  baina iritzi guzti guztietan egile hauek idazketari dioten maitasuna nabarituko dugu.
Laburbilduz, idazketaren lanari buruzko lan bikaina.
Liburu honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan hemen klikatzean lortuko duzu.

2013-11-14

La tragedia del Copyright


Korporazio handietako zein kultura-industrietako ordezkariek,  azken mende honetan,  sormen eta ekoizpen kulturala eta intelektuala nolabait  baldintzatu dituen eredu komertzialaz aritzen direnean,berau liskargabeko sistema eztabaidaezin moduan aurkezten dute. Hala ere, gaur egun,  eredu “naturala” hau internetek eta sarearen bitartezko alkartruketek kolokan jarrita omen legoke.
La tragedia del copyright liburuak erakusten duenez,  copyrightaren gaia,   zientziari, arteari, hots,  ezagupenari dagokion orotan,  jabetza komuna eta pribatuaren arteko eztabaida-eremua izan da historikoki, eta beraz,  copyrighta eta egile-eskubideak,  kultura, artea, edota zientzia arloko hala desjabetze eta jabetze prozesuetan,  nola ondoriozko komertzializazio prozesuetan,  erabakigarriak izan dira.
Gaur, gainera,  arazo honek bestelako ezaugarriak hartu ditu, besteak beste, kopia fisikoaren ezinbestekotasunaren desagerpenagatik, sal-erosketetan ez oinarritutako alkartruketarako bestelako aukerak agertzeagatik, pertsona berberak sortzea, ekoiztea, banatzea, zabaltzea eta kontsumitzea ahalbideratzen duten bitartekariak asmatzeagatik, eta batez ere,  jabetza komuna aldarrikatzen duten entepresa berriak garatzeagatik, eta  kiribildua are gehiago kiribiltzeagatik, hainbat botere ekonomiko entepresa berri  hauek ere pribatizazioaren eremura eroaten saiatzeagatik. Laburbilduz, betiko arazo bat, oso bestelako ikuspuntu berri batetik. Interesgarria zalantza barik.

Los representantes de las grandes corporaciones y de las industrias culturales hablan del modelo comercial, que durante el último siglo ha hegemonizado las formas de producción intelectual y creación cultural, como si se tratara de un ecosistema cerrado que habría llegado a nuestros días de forma armónica y desconflictivizada. Según esta lectura, ese supuesto orden natural, basado en los títulos de propiedad sobre obras fruto de procesos creativos y de investigación, se vería hoy amenazado por la irrupción de internet y de la cultura de la descarga y el intercambio asociada a ésta.
Como muestra La tragedia del copyright, éste ha sido siempre un terreno de conflicto que afecta a bienes comunes en campos tan diversos como la ciencia, la agricultura, la producción artística o la cultura popular. La historia del copyright y de los derechos de autor está estrechamente asociada a los procesos de desposesión, apropiación, privatización y comercialización del conocimiento y la cultura. El interés por la explotación comercial de los saberes ha estado y está en tensión permanente con el dominio público, el acceso abierto al conocimiento y, en última instancia, con los modelos de cooperación no basados en la competencia.
Esta lucha entre lo común y su privatización se encuentra hoy ante una crisis de modelo, consecuencia de diferentes factores: el paso a un segundo plano de la copia física; la construcción de estructuras de intercambio no basadas en la compra-venta; la disolución de los viejos roles comerciales en un terreno en el que un mismo sujeto puede crear, producir, distribuir o consumir; o la constitución de «empresas del procomún» que sitúan el conocimiento entre los bienes comunes y cuestionan el concepto mismo de propiedad intelectual. Realidades que también intentan captar y de las que se intentan apropiar los aparatos industriales pero que, en cualquier caso, dibujan un nuevo terreno de juego y de conflicto.

2013-11-07

La Caída de los reinos - Morgan Rhodes

La situación en Mytica es muy delicada, los reinos de Auranos, Limeros y Paelsia estan a punto de comenzar una cruenta guerra y por otra parte, la magia está desapareciendo, tanto de los reinos como del santuario habitado por los inmortales. La única esperanza es una niña cuyo nacimiento está escrito en las estrellas y que se convertirá en una poderosa hechicera.
 “La Caída de los reinos” está dirigida fundamentalmente al público juvenil aunque seguro que gustará a cualquier aficionado a la novela fantástica.
 Un libro lleno de acción y fantasía épica.


 Myticaren egoera oso larria da, Auranos, Limeros eta Paelsiako erresumen arteko gerra hastear dago eta gainera, magia desagertzen ari da, bai erresumetatik baita hilezkorren santutegitik ere. Itxaropen bakarra neskato bat da. Neska honen jaiotza izarretan dago idatzita eta sorgin boteretsu bat izango dela esaten da. 
 “La Caída de los reinos”gazteei bereziki zuzendutako eleberria da, baina ziur gaude eleberri fantastikoaren edozein adinetako zaleren gustokoa izango dela. 
 Akzioz eta fantasia epikoz beteriko liburua.

2013-10-30

Trilogía de Tora



Tora. Trilogia


Herbjorg Wassmo,  Tora neskatoaren bizitza  eta honen herriaren historia garaikidea uztartzen dituen Toraren trilogia dela eta  gaur egungo idazle eskandinaviar ospetsuenetarik bat da. Berez trilogia honek,  literatura eskandinaviarraren gailurtzat jotzen denak,  bere inguru geografikoan sari literariorik garrantzitsuenak jaso ditu. Bertan,  egileak, hala protagonistak haurtzarotik izan dituen sufrimenduak eta erronkak,  nola Rakel izekoarekiko harremana, amarekiko liskarrak, Simon osabarenganako mirespena eta Henrik aitaoredeak sortzen dion ezinegona ere, ezagutarazten dizkio irakurleari, nork orrialdeetan aurrera  ahala Toraren emakumetze  eta bere herrialdeko garapen prozesu paraleloak  ezagutuko dituen .

Herbjorg Wassmo debe su fama a esta trilogía sobre la vida de la pequeña Tora que va a la par con la historia reciente de su país. De hecho, estas tres obras componen uno de los conjuntos literarios más importantes de la literatura nórdica del Siglo XX, y han recibido los premios más prestigiosos de las letras en el entorno escandinavo. A lo largo de estas páginas, Tora intenta afrontar los sufrimientos y retos a los que se ha ido enfrentando desde pequeña. Nos emocionará la relación con su tía, Rakel; entenderemos los conflictos con su madre, Ingrid; su admiración por su tío, Simon, y la angustia que le provoca su padrastro, Henrik. Veremos cómo Tora se hace una mujer. Dejará de ser una niña indefensa y será capaz de enfrentarse a sus miedos y a la dureza de la vida.


 

2013-10-24

Cuando el emperador era Dios


La escritora americana Julie Otsuka nos adentra en un mundo muchas veces desconocido: los campos de concentración en los que durante la Segunda Guerra Mundial el gobierno americano recluyó a miles de norteamericanos de origen japonés. La escritora nos cuenta la historia de una familia que de un día para otro se convierte en enemiga de su propio país y es envíada al confinamiento para despues de tres años volver a su casa. Una novela sencilla, directa y fácil de leer que retrata de una forma magistral la historia de miles de americanos invisibles.

Julie Otsuka idazle amerikarrak askotan ezezaguna izan den munduan murgiltzen gaitu: Bigarren mundu gerran Estatu Batuetan gobernuak jatorri japoniarra zuten amerikarrentzat egindako konzentrazio-esparruena, alegia. Idazleak egun batetik bestera bere aberriaren etsaia bihurtu den familia baten historia kontatzen digu, lehenengoz konfinatuta eta gero bere etxera libre itzultzen dena. Ikustezinak izan diren milaka estatubatuarren historia era magistralean kontatzen digun eleberri xumea, zuzena eta irakurtzeko erreza.

2013-10-18

Vías muertas




Aste honetan Susana López Pérez, Erandioko idazlearen Vías muertas eleberria aurkeztu nahi dizuegu.

Bertan Pérez Jiménez inspektorea Bilbo atzean utzita Segoviara, bere destino berrira doa, han bizitza berri bati hasiera emateko asmoz. Heldu orduko, hilketa bikoitz bat ikertu beharko du . Bi emakume Ribajo herriko geltokian tirokatuta erahill dituzte. Hortik, giro itogarria baten  abiatzen da ikerketa,   non  jauntxokeriak, ultraeskuindarrak, joera paternalistak … nobela honen garatze giroa harilkatuz joango diren.
Beraz intrigazko nobela interesgarri bat. Dagoeneko zure bibliotekan.


Esta semana os queremos presentar “Vías muertas”,  la novela de la erandioztarra Susana López Pérez.

El inspector Pérez Jiménez llega a Segovia tras unos años en Bilbao. Nada más llegar debe investigar un extraño asesinato: el de dos mujeres, una de unos sesenta años y la otra de poco más de veinte, tiroteadas cuando bajaban de un tren Nada une a ambas, salvo que la primera ayudó en el parto de la segunda, algo por otra parte habitual en el ámbito rural en esos años.
La investigación deberá profundizar en el pasado de ambas mujeres y sus conflictivas relaciones con algunas personas del pueblo.
Novela policial y costumbrista, no defraudará a los lectores. Ya disponible en tú biblioteka.

2013-10-11

Reflejos del Edén


Ingurunearen, bizitza basatia eta naturaren defentsa, animaliekiko legez kanpoko merkataritza, burokraziaren itsukeria, orangutanak, ehiztari furtiboak, ohianeko bizitza, frustazioak, aurkikuntza zientifikoak,… Galdikas irakasleak hau guztia  eta gehiago biltzen digu batzuen ustez norberaren kompromiso eta askatasuna, beste batzuen ustez, ostera, drama eta frustrazioa islatzen dituen liburu honetan.
Biruté M.F. Galdikas irakasleak  bere aurreko bizitza erosoa laga eta Borneoko orangutanak ikasteko, ulertzeko, beraien artean  beste baten legera bizitzeko mende laurden bat baino gehiago eman du . Eta Pepitas de Calabaza editorilak argitaratutako liburu honi esker bere bizipenak eta ikaspenak gurera heldu zaizkigu.
Askori antzeko beste emakume bat gogora etorriko zaigu, Dian Fossey, “Gorilak lainopean” liburuko protagonista eta kontalaria, zinemara ere iragan zuten obra hain zuzen.
Biak ala biak zure bibliotekan dituzu.


La defensa del medio ambiente, la vida salvaje y de la naturaleza, el tráfico ilegal de animales, la ceguera de la burocracia, orangutanes, cazadores furtivos, la vida en la selva, los descubrimientos científicos, … la profesora Galdikas esto y mucho más nos lo relata y explica en esta obra ejemplo de compromiso y libertad para algunos, o de frustración y drama para otros.
La profesora Biruté M.F.  Galdikas abandonó su cómoda vida anterior y se fue a Borneo a vivir entre los orangutanes como uno más de ellos, para entenderlo, estudiarlos, y aprender. Es ahora cuando la editorial Pepitas de Calabaza cuando sus vivencias llegan hasta nosotros y nosotras.
A muchos y muchas os recordará otro caso similar, el de Dian Fossey y su gran obra “Gorilas en la niebla” también llevada al cine en la película de su mismo nombre.
Léelo en tu biblioteca.

2013-10-03

Baratze bat nahi dizut egin...


Gero eta gehiago dira  baratze bat jartzera animatzen direnak, batez ere leku txikietan, etxe alboko lurretan zein balkoietan. Batzuk natura hiriko etxeetara hurbildu nahian beste batzuk. aldiz, garaiz garaiko produktu osasuntsuak jateko asmoz.

 “Baratze bat nahi dizut egin…” ezinbesteko egingo zaigu  lan horretan, aholku erabalgarriz beterik baitdatorkigu. Lurra nola landu, zer produktu aukeratu, zenbatero ureztatu behar, zelako ongarria erabili, noiz uzta bildu… eta beste mila trikimalu topatuko ditugu Usoa Arinek idatzitako liburu honetan.
Eta ez ahaztu gai honi buruzko beste liburu asko duzula liburutegian Baratza interesgunean.

2013-09-27

"Baso ilun itoan", Jabi Santa Cruz

Gaur egun, poesia, generorik irakurriena ez dena guztiok badakigu baina idazle hau gomendatu nahi dugu hurrengo arrazoiengatik; alde batetik, Blas de Otero IV. poesia lehiaketa irabazi du eta bestetik Erandiokoa eta liburutegiko bazkidea da (egia esan hainbatetan ikusi dugu liburutegiko mahaietan lanari ekiten). Javi Santa Cruz-ek bi poesia liburu ditu argitaratuak: Moko bilduma (Ibaizabal, 2000) eta Hiriko baratzean (Pamiela, 2008), haur eta gazte literatura hurrenez hurren. Bestalde, poema bilduma bat argitaratu gabe: At (Mario Angel Marrodan Saria 2012). Hona hemen bere lanaren eredu bat: IRAILA Usapalak ez ziren agertu iraileko zitara urtero bezala. Egunsenti bustian norbaitek esan zuen Afrikan zirela. Espekulazio merkeez gogaiturik barraskilo bilketan hasi ziren desesperatuenak. Kotoi biltzaileak ematen zuten belar altuenetatik pinporta fosilduak jasotzen. http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/baso-ilun-itoan-santa-cruz-jabi/http://www.blogseitb.com/erandio/2012/01/23/erandio-jabi-santa-cruz-gana-el-blas-de-otero-de-poesia-en-euskera/

2013-09-20

Gure ondarea, gure euskaraz, gure umeei



"Erandion, Sondikan eta Loiun, arto asko erein eta gitxi koiu."
Ba espero dugu liburu hauek hazien legera ereinez, egun baten bere uzta eman dezaten , eta bertan gure umeek aurki ditzaketen gure herriko informazioa eta bestelako eduki didaktikoak egun baten bere herriarekiko atxikimendua eta bere inguru hurbileneko ezagutza bihur daitezen.Erandioko zein Leioako Euskara Zerbitzuek argitara emandako liburu hauek Lehen hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako umeei zuzenduta daude eta DVD euskarrian ere eskuragarri daude. Edozelan ere helbide honetan http://www.gureondarea.com/erandio/ ere kontsultatu ahal duzu.Ez galdu aukera.

2013-07-04

Gozogintza kreatiboa / Repostería creativa

http://picasion.com/i/1V5BR/

Si en una entrada anterior os presentamos libros para elaborar mufins y cupcakes, en esta ocasión os traemos cuatro libros que os ayudarán a adentraros en el mundo de la cocina creativa.
Además de los irresistibles cake pops o bizcoletas, golosinas mitad bizcocho mitad piruleta  tenemos dos guías para elaborar y decorar pasteles de una manera fácil y divertida.
Estos libros te ayudarán a disfrutar de una forma diferente de la repostería. Anímate a probar! 

Aurreko baten mufinak eta cupcake-ak egiten ikasteko liburuak aurkeztu bagenizkizuen, oraingoan gozogintza kreatiboan sakontzeko beste lau liburu aurkezten dizkizuegu.
Alde batetik, bizkotxo eta piruletaren nahasketa diren bizkoletak edo cake pop-ak egiteko errezetak eta aholkuak. Eta bestetik pastelak ornatzeko ideiak ematen dituzten liburuak.
Liburu hauek gozogintzaz era desberdinez disfrutatzeko aukera eskeintzen digute. Animatu eta gozatu!!
Bizcoletas
Cake pops
Decorar pasteles
Planet cake

2013-06-21

Harria 100

Baietz gutarik askok, Aretxa II izena entzunez gero, pikutako pilotari bat dela pentsatuko zenuketela.Oker. Ez da pilotaria, harrijasotzailea baizik. Eta are gehiago, ez da pikutarra, eraindoztarra baizik. Jose Antonio Solorzano, Artxa II, eta beste 99 harrijasotzaile, kirol honen historia eta bestelako hainbat ezaugarri ezagutu nahi badituzu obra hau gomendatzen dizugu.



2013-06-07

Cupcakes

http://picasion.com/i/1U8fO/

¿Sabes lo que es un cupcake? Seguro que alguna vez has oido hablar de ellos, ya que ahora estan muy de moda dentro de la pastelería creativa. Los cupcakes son pequeñas tartas para una persona, realizados en los moldes para magdalenas y decorados atractivamente con una pasta especial.
En estos cuatro libros que os presentamos ahora podrás encontrar recetas para elaborar estos cupcakes con diferentes ingredientes y además multiples formas para decorarlos de una forma original y atractiva.

Badakizu cupcake bat zer den? Seguru noizbait cupcake hitza entzun duzula orain oso modan baitago gozogintza kreatiboa. Cupcake-ak pertsona batentzako tarta txikiak dira  normalean magdalenak egiteko moldean eginak. Honez gain, modu erakargarrian daude ornatuta krema berezi batez.
Hemen aurkezten dizkizugun liburuetan cupcake-ak egiteko errezeta desberdinak topatuko dituzu eta baita haiek ornatzeko modu xarmangarriak ere.
Cupcakes: magdalenas ceativas
Cupcakes, cookies & macarons
Muffins & cupcakes
Cupcakes

2013-05-31

Tripoli-Kabul

Bai, gezurra badirudi ere udan sartzear gaude, edo agian hobe esatearren, egon beharko genuke. Askorentzat ezer ez egiteko garaia bada ere, beste askorentzat, aitzitik, bidaiatzeko aukera paregabea baino,  bakarra. Behin baten batek esan zuen “turista,  doanean etorriko badela jakitun dagoena da, eta bidaiaria, ostera, joatean badoala baino ez dakiena dela”. Aste honetako gomendioaren egilea , Karlos Zurutuza, bigarren taldekoa litzateke. Donostian 1971an jaioa, azken urteotan kazetari independiente gisa dabil Ekialdeko herrialde anitzetan (Kurdistan, Balutxistan, Afganistan, Libia,…) eta sari garrantzitsuak jasotzen ari da lan horri esker, besteak beste, Argia saria eta 2012ko Rikardo Arregi saria.

“… urtetako txangoa izan da Tripoli eta Kabul artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dut topo. Erraza da Donostiatik Kabulera joatea, Tripoli zeharkatuta bada ere, baina ez alderantziz. Funtsean, gerrak familien etxeetako atea jo eta bota egin du. Etxe haien barrukoak dituzue istorio hauek guztiak…”

2013-05-24

Al margen de la izquierda

En Sestao un concejal del PSOE desaparece misteriosamente. Son los años 90, la situación política y social es verdaderamente tensa, y rapidamente se disparan todas las alarmas ante la posibilidad de que se haya cometido un secuestro. Sin embargo, nada es lo que parece, y tras esta amenaza “terrorista” se encuentran unas mafias políticas dispuestas a hacer negocio.
Una novela negra que aúna el periodismo y la ficción.

Fitxa

Sestaon PSOEko zinegotzia desagertu egin da. 90. hamarkada da eta egoera politikoa nahiko konplikatua da, hau dela eta, alarma gorria pizten da eta laster bahiketa izan daitekeela susmatzen da. Baina dena ematen duen baino konplikatuagoa da, izan ere, mehatxu “terroristen” menpe negozioa egin nahi duten mafia politikoak daude.
Kazetaritza eta fikzioa bateratzen duen eleberri beltza.

2013-05-17

Zuloak

Kaixo. Aste honetako gomendioan, bestelako gonbitea egingo dizuegu. Zuloak dokumentala . Fermin Muguruzak sustatutako egitasmo hau Arrate Rodriguez artistarekin izandako elkarrizketa batetik abiatzen da. Rock talde bat sortzeko asmoa zuela azaldu zion Rodriguezek Muguruzari, eta prozesua grabatzen ari ziren.

Hona hemen beraz horrez fruitua.

Dagoeneko zure biblioteketan.

2013-05-10

Una semana en..

picasion
Aprovechando que empieza el buen tiempo os recomendamos unos libros que os pueden ayudar a planear vuestros días en la montaña. Estas completas y prácticas guías nos muestran diferentes lugares significativos del Pirineo de una forma amena y clara, proponiéndonos además recorridos en coche y excursiones montañeras.
Con ellas podremos descubrir todos los rincones de Elizondo, Baztan y Xareta, Vielha y Val D’Aran, Otsagabia y Irati, Izaba, Belagua y Roncal, y Jaca y Valle de Canfranc además de conocer otros aspectos como flora y fauna, tesoros artísticos, costumbres y tradiciones populares.

Eguraldi ona aprobetxatuz, zuen egunak mendian pasatzeko aukera baduzue, oso lagungarri izango zaizikizuen gidak aurkeztu nahi dizkizuegu oraingoan. Gida praktiko hauetan Pirinioetako zenbait leku intersegarriak azaltzen zaizkigu modu argi eta erakargarrian, kotxe ibilbideak eta mendirako txangoak proposatuz.
Liburu hauen bitartez, Elizondo, Baztan eta Xareta, Vielha eta Val D’Aran, Otsagabia eta Irati, Izaba, Belagua eta Roncal, eta Jaca eta Valle de Canfranc-en txoko guztiak ezagutuko ditugu eta baita haien landareria, animaliak, altxor artistikoak, ohiturak eta herri tradizioak ere.

2013-05-03

Jordi Sierra y Fabra


Gaur bibliotekako ohiko erabiltzaile zaretenontzako oso izen ezagun bat ekartzen dugu. Jordi Sierra i Fabra hain zuzen... Bere tituluen zerrenda ezaguna bezain arrakastatsua delarik ere, beste izenburu bi gehitzera gatoz. “El extraordinario ingenio parlante del profesor Palermo”,  La galera Jóvenes Lectores sari"duna,  eta “Parco”, X. “Premio Anaya de Literatura infantil y juvenil” saria. Beraz, idazle honen jarraitzailea bazara edota bere obra ezagutu nahi baduzu ez galdu aukera hau ta etorri bibliotekara.



Hoy tenemos como protagonista al escritor Jordi Sierra i Fabra, sin duda conocido para muchos y muchas gracias a lo prolijo de su obra y a su calidad. En esta ocasión traemos dos títulos, “El extraordinario ingenio parlante del profesor Palermo” del premio “La Galera Jóvenes lectores”, y a “Parco”, título ganador del X Premio Anaya de literatura infantil y Juvenil. Si lo conoces seguro que repites, y si no, esta es tu oportunidad

2013-04-26

Aski da nahi izatea



Clawdeen Wolfe gehiegi babestu dute beti sei nebek eta lagun zoragarriek. Hamaseigarren urtebetetze festan bere burua denen aurrean erakustea erabaki du. Zoritxarrez, Munstroak gure artean dokumentaralen kontua gaizki atera da, eta Wolf familiak ihes egin du basora. Egunak pasatzean, Clawdeen sutan jartzen da bere burua senideen hotelean giltzapean ikustean.


Bitartean Frankiek ezin du sinistu Brettek saldu duenik, bere lagun guztiak agerian jarriz… edo Cleo izan zen ederra sartu ziona?
Aski da nahi izatea, Lisi Harrisonek idatzaitako Monster High bildumaren hirugarren liburua dugu hau.




2013-04-19

Huida al Tibet

Si eres aficionado a  la montaña, y además la literatura, éste es el libro ideal para ti, ya que “Huida al Tibet” es la novela ganadora de la XIII edición del Premio Desnivel de Literatura. Una novela que aúna la montaña y el género de acción y aventuras.

Jon, un montañero y cocinero vasco, despues de sufrir un drama familiar decide escapar al Tibet. Allí encontrará un monje que tiene un mapa que parece indicar donde se encuentra un tesoro. Con él y con Carlota, una cartógrafa, y un experto alpinista, Sam, se embarcará en la aventura de encontrar el tesoro más valiosos del Tibet.

En resumen, un relato lleno de aventuras localizado en las montañas más altas del planeta.
Si te interesa el tema, tenemos además otros Premios Desnivel de Literatura en la Biblioteca:

here
Mendia eta literatura gustatzen bazaizkizu hau da zuretzat egindako liburua, izan ere, Desniveleko Literatura Sariaren XIII. edizioko irabazlea. Akzioa eta abenturaren generoa eta mendizaletasuna batzen duen eleberria da “Huida al Tibet”.
Jon, euskal mendizale eta sukaldaria, drama familiarra sufritu ondoren Tibetera joatea erabakitzen du. Han dagoenean monje budista bat ezagutuko du. Monje honek altxorra baten kokapena seinalatzen duen mapa zaharra du, eta berarekin eta Carlota, kartografoa, eta Sam, alpinismoan adituarekin Tibeteko altxorrarik preziatuaren bila joango da.

Laburbilduz, abenturaz betetako eleberria, munduko mendi garaienetan kokatua.
Gai hau gustoko baduzu, beste Desnivel Literatur Sariak ere baditugu bibliotekan:

- Osés Arbizu, Álvaro - El centinela de piedra
- Fernández-Arroyo, Rosa - Cuentos de las montañas de cuento
- Colorado, Felipe - Om: La montaña roja

2013-04-12

El contubernio capitalista

Badakigu gaia erabat higatuta dagoela, eta “zenbat buru hainbat aburu” atsotitza ederto datorkiola darabilgun gaiari, baina “Jakin barik ezta berba eñ (egin) bier” atsotitzarekin ere erabat ados gaudenez aste honetan hiru titulu hauek aurkeztu nahi dizkizuegu. Hitz egin baino lehen, ilustra zaitez!!
Ya sabemos que el tema está más que manido. También sabemos que “las opiniones son como el culo,  cada uno tiene el suyo", pero bueno, como “no hay peor cosa que hablar sin saber” os presentamos estos tres títulos.Ya sabes, antes de hablar, ilústrate!!




Agencias de calificación : Fitxa
Los amos del mundo: Fitxa
G-20: Fitxa




2013-03-22

No sonrías que me enamoro



Ya está aquí la esperada segunda parte de “Buenos días princesa”, la quinta novela del fenómeno juvenil Blue Jeans. En “No sonrías que me enamoro” Valeria, Bruno, María, Raúl, Ester y Elisabet, los chicos y chicas del Club de los incomprendidos, que hasta hace unos meses eran los mejores amigos del mundo han separado sus caminos por los celos, amores secretos, los padres…

Blue Jeans, Francisco de Paula Fernández, escritor y periodista español comenzó escribiendo en internet los primeros capítulos de “Canciones para Paula” pero rapidamente su fama fue extendiéndose hasta publicarla en papel. Así, esta novela está considerada como la primera novela en traspasar la frontera de la tecnología al papel, gracias a su éxito en las redes sociales. Despues completaría la trilogía con la segunda (“Sabes que te quiero”) y tercera parte (“Cállame con un beso”).

Hona hemen “Buenos días princesa”ko bigarren partea, gazteen artean fenomeno bilakatu den Blue Jeansen bostgarren eleberria. "Nos sonrías que me enamoro"-n, Valeria, Bruno, María, Raúl, Ester y Elisabet, “El club de los incomprendidos”-eko neska eta mutilen bideak urrundu egin dira jelosiak, maitasun sekretuak, edo gurasoekiko harremanengatik.

Blue Jeans edo Francisco de Paula Fernández, interneten hasi zen idazten konkretuki, “Canciones para Paula”-ren lehenengo kapituluak, baina bere arrakasta dela eta, laster inprimitu zuten eleberri hau, sare sozialei esker teknologiatik paperera jauzi egin zuen lehenengo eleberria izanik. Geroago trilogia hau osatuko zuen bigarren (“Sabes que te quiero”) eta hirugarren (“Cállame con un beso”) zatiarekin.

2013-03-15

Ekofaszismoa



Gaur “El salario del gigante” eleberria aurkeztu nahi dugu. Aurrerapenezko literatura barruan kokatu ahal den nobela bat hain zuzen . Julio Verne, Jack London , William Morris, Ray Bradbury, George Orwell edo John Brunnerek egin zuten literaturaren antzera egileak etorkizunezko gizarte baten gorabeheretan oinarrituta fikziozko egoera bat deskribatu egiten digu ikuspuntu kritiko batetik, egoeraren aurrean posizionamiento bat hartuz. Bide batez liburu honekin “Pepitas de Calabaza” editoriala ezagutzera eman nahi dugu. Hona hemen liburuan bertan irakurri ahal dugun sinopsia.
“Año 2098 en la península Ibérica: la locura del movimiento perpetuo y el consiguiente «agotamiento» de los combustibles fósiles, el enrarecimiento del agua dulce y la alegre inmolación de otros bienes naturales han llevado a la humanidad a ser regida por un férreo ecofascismo —una burocracia de los recursos— que tiene como primer objetivo administrar la penuria y como segundo, y no menos importante, hacer trabajar a los pobres en un mundo donde ya no quedan ni las ruinas de la ilusión. Así, a grandes rasgos, es el escenario en el que se desarrolla esta novela de corte especulativo, hecha de recuerdos, de encuentros y de proyectos, que vislumbra el panorama —muy real, cercano y verosímil, por otra parte— que se avecina a no ser que se produzca un cambio de rumbo en la idea de progreso que rige los destinos del género humano.”

Fitxa

2013-03-08

Zaindari ikusezina

Baztan ibaiko ertzetan neskato baten gorpu biluztua ageri da. Amaia Salazar, Foru Poliziako Inspektoreak, hilketa hau inbestigatzearen ardura bere gain hartuko du, nahiz eta jakin oroipen txarrak ekartzen dizkion bere jaioterrira bueltatu beharko dela. Baina dena korapilatuko da beste neska batzuen gorpuak agertzen direnean, eta bere bizitza pertsonala kasuarekin nahasten hasten denean.

Hilketa eta intrigaz betetako eleberri honetan nabarmentzekoa da Baztango bailara eta bere ohiturak, eta batez ere euskal mitologia daukan garrantzia. Hiru gai hauek uztartuz (intriga, Baztan eta mitologia) idazleak trilogia osatzeko asmoa du, eta laster bigarren nobela argitaratuko du.

Dolores Redondo idazle donostiarraren eleberri hau 10 hizkuntza desberdinetara itzuli egin da arrakasta handiz, eta pelikula bat ere bihurtuko dute. Euskarazko itzulpena Josu Zabaletak egina da.

Fitxa

2013-03-01

MUSSCHE - KIRMEN URIBE

Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik., 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean eta 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria jaso zuen idazlearen azkenengo nobela dugu: Kirmen Uriberen "Mussche". Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerrraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu. Robert Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Thiery eskolako laguna eta Vic Opdebeeck emaztea. Euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenak osatzen dute nobela hunkigarri honen hezurdura.    

2013-02-21

CHAVS


Inglaterra.Britania Handian, gaur egun, langile-klasea beldur eta irain ororen jomuga bihurtu da. Hedabideek eta hainbat politikarik gizarteko talde honi gaizkile, ezjakintsu eta ganorabako estereotipoa ezarri diote, gizatalde hau izendatzeko adiera berri bat asmatzeraino ere : Chavs. Gertaera hau botereak erabili egiten du benetako arazoak sakonean aztertuta konpontze norabidean jarri ordez, gizarte barneko desorekak areagotzeko politikak justifikatzeko. Liburu honetan Owen Jonesek hedabideetako zein agintari politikoen erantzunkizuna aztertu egiten du eta Britania Handian gaur egun pairatzen den klaseen arteko ezinikusia, bazterkeriak eta ezberdintasunak adierazten digu

En la Gran Bretaña actual, la clase trabajadora se ha convertido en objeto de miedo y escarnio. Desde la Vicky Pollard de Little Britain a la demonización de Jade Goody, los medios de comunicación y los políticos desechan por irresponsable, delincuente e ignorante a un vasto y desfavorecido sector de la sociedad cuyos miembros se han estereotipado en una sola palabra cargada de odio: chavs. En este aclamado estudio, Owen Jones analiza cómo la clase trabajadora ha pasado de ser «la sal de la tierra» a la «escoria de la tierra». Desvelando la ignorancia y el prejuicio que están en el centro de la caricatura chav, retrata una realidad mucho más compleja: el estereotipo chav, dice, es utilizado por los gobiernos como pantalla para evitar comprometerse de verdad con los problemas sociales y económicos y justificar el aumento de la desigualdad. Basado en una investigación exhaustiva y original, este libro es una crítica irrefutable de los medios de comunicación y de la clase dirigente, y un retrato esclarecedor e inquietante de la desigualdad y el odio de clases en la Gran Bretaña actual.

Fitxa

2013-02-15

Nosotros somos parte de la tierra


En 1855 el Gobierno de Estados Unidos envió una propuesta a la tribu india que ocupaba el territorio actual del Estado de Washington, los Duwamish, para solicitarles la venta de sus tierras y enviarlos a la reserva. Este libro recoge la famosa respuesta del jefe de esta tribu: El Gran Jefe Seattle.

“Nosotros somos una parte de la tierra” es un grito a la naturaleza y a la necesidad de conservarla pero tambien es una llamada de atención a la soberbia del hombre blanco y al poco respeto que tiene con el resto de las razas.

Un texto impactante que en escasas 30 páginas condensa una profunda sabiduría válida incluso despues de haber pasado tanto tiempo. Todo ello recogido en una edición especialmente cuidada y con las maravillosas ilustraciones de Edward S. Curtis. El fotógrafo estadounidense Edward S. Curtis dedicó su vida a fotografiar a los indios americanos por lo que su trabajo es indispensable para conocer y documentar la vida y costumbres de estas tribus. Si klikas aquí podrás ver los libros que tenemos de él en la Biblioteca de Erandio.

En resumen, una joya.

1855.urtean Estatu Batuetako Gobernuak, orduan Washington estatua okupatzen zuen Duwamish tribuari gutun bat helerazi zion, non haiek okupatutako lurrak saltzeko eta erreserba batera joateko eskaera egiten zion. Liburu honetan Duwamish tribuaren jefeak, Seattle Jefe Handiak, idatzitako erantzuna irakur dezakegu.

“Nosotros somos una parte de la tierra” naturari egindako omenaldia da eta kontserbatzeko beharraren garrantziaz ohartarazten gaitu.

Baina hau baino gehiago da liburu hau, izan ere gizon zuriaren harrokeria eta beste arrazekiko mesprezua ere plazaratzen du. Testu txiki honek ( 25 orrialde eskas dauka) gaurkotasun osoa daukan jakindura sakonagatik inpaktatzen du.Hau guztia Edward S. Curtisek egindako argazki zoragarriekin apainduta.  Edward S. Curtis argazkilari estatubatuarrak bere bizitza eman zuen Amerikako tribuei argazkiak egiten haien bizitza eta ohiturak dokumentatzeko asmotan. Argazkilari honi buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatzean ikusiko dituzu Erandioko Bibliotekan ditugun liburuak.

Laburbilduz, irakurri beharreko bitxia.

Fitxa

2013-02-07

Nueva Fenicia



Aste honetan Iñaki Bolinagaren historialariaren lan hau aurkeztu nahi dugu. Bertan historia eta polítika uztartzen duen gure historiaren gertaera ezezaguna bezain interesgarri bat dakargu. Hortarako Napoleonen garaietara bidaiatu behar dugu Joseph Garat polítiko, ilustratua, kazetari eta filosofoaren   egitasmo politiko hau ezagutzeko.

Esta semana os recomendamos una interesante obra del historiador Iñaki Bolinaga. En ella se nos explica el proyecto político del ilustrado, periodista y filósofo labortano, amigo de Napoleón,  Joseph Garat, Interesante y sorprendente.

Fitxa

2013-02-01

Más de 999 recetas sin bobadas

Oraingo honetan pertsonai famatu baten liburua gomendatu nahi dizuegu. ¿David de Jorge ezagutzen duzu? Seguru baietz, EITBn agertzen den sukadari hori, bai horixe bera, guarrindongadak egiten dituena. Ba sukaldari horrek liburua idatzi du Martin Berasategui-rekin batera: “Más de 999 recetas sin bobadas” eta bertan “Robin Food” programan agertutako zenbait errezeta aurkezten dizkigu. Liburu honetan errezeta mordoa topa dezakegu, batzuk errez errezak eta beste batzuk, aldiz, elaboratuagoak. Honez gainera errezeta guztiak topa ditzakegu bai Robin Fooden web orrian baita EITBrenean ere.
Errezeta gehiago ikusteko gogoz gelditu bazara, David de Jorgeren web orrira edo blogera joan zaitezke.

En esta ocasión os queremos recomendar un libro de un profesional muy famoso.¿Conoces a David de Jorge? Seguro que sí, el cocinero que sale en la EITB, sí ese mismo, el de las guarrindongadas. Pues este gran cocinero ha escrito un libro con Martin Berasategui, el prestigioso cocinero, en el que reúne recetas emitidas en el programa “Robin Food”: “Más de 999 recetas sin bobadas”. Como su título indica en él podremos encontrar una gran cantidad de recetas algunas sencillas y otras más elaboradas. Además podemos consultar cada una de ellas en la web de Robin Food en la de EITB.
Si aún te has quedado con ganas de más puedes dirigirte a la página Web o a su blog de David de Jorge

2013-01-25

Ciberactivismo


Hor hau irakurtzen ari zaren hori, Interneta, blogak, microblogak, sare sozialak, … eta abarrak erabiltzen dituzun hori, adi egon, zeren aste honetan ciberaktibismoa dugu hizpide. Asko idatzi da gaur egun internetak eta sareak gure mundu globalizatu honetan daukan eraginaz, atzean dauden iharduerek eta indarrek benetan ordezkatzen omen dituzten benetako interesei buruz edota etorkizunari begira noren edo zeren alde orekatu ahal duten norabideaz. Beno hitz hauek baino hobeto “Ciberactivismo : las nuevas revoluciones de las multitudes conectadas” irakurtzen baduzu.

Eta zu, kontu honetan fededuna,fedegabea, agnostikoa, ala eszeptikoa zara?



Tú que estás ahí leyendo esto. Tú que utilizas las redes sociales, blogs, microblogs, twitter, facebook,…y similares, atención porque esta semana hablaremos del ciberactivismo. Mucho se ha escrito sobre los verdaderos intereses que se ocultan tras Internet y las redes sociales, sobre las posibilidades y nuevos vehículos de comunicación que se han abierto en este mundo globalizado, sobre a quién representa, a qué lado terminará de equilibrar la balanz sobre su verdadera influencia en los acontecimientos actuales,…En fin. Mejor leas este libro “Ciberactivismo : las nuevas revoluciones de las multitudes conectadas”.

Y tú  respecto a todo esto, qué eres, creyente, no creyente, agnóstico, escéptico,…?

2013-01-18

Antigua luz - John Banville



En esta ocasión os recomendamos “Antigua luz”, la esperada nueva novela del escritor irlandés John Banville.
El protagonista es un viejo actor que recibe la oferta para rodar una película con una gran estrella cinematográfica con la que mantendrá una relación. Con ella emprenderá la búsqueda de las explicaciones necesarias para entender la desaparición de su hija. Además, “Antigua luz” es la historia de un recuerdo, el recuerdo de la historia de amor que tuvo el protagonista con la madre de su amigo cuando tenía 15 años. Estas tres historias confluyen en un inesperado y extraordinario final en el que se unen pasado y presente.
Una magnífica novela llena de sorpresas, de uno de los mejores escritores contemporáneos.

Oraingo honetan “Antigua luz”, John Banville, idazle irlandarraren azkeneko eleberria gomendatzen dizuegu.
Liburu honen protagonista aktoresa famatu batekin pelikula bat egiteko eskaera jasoko duen aktore zahar bat da. Bi aktoreek harremana estua izango dute eta elkarrekin saiatuko dira protagonistaren alabaren desagerketaren xehetasunak topatzen. Honez gainera, “Antigua luz” oroipen baten istorioa da, aktoreak 15 urte zituenean bere lagunaren amarekin izandako amodioko istoriarena, alegia.
Gaurko idazlerik hoberenetarikoaren ustegabez betetako eleberri bikaina.

2013-01-11

Txorizodepanplonaaaaa




Aste honetako gomendioan aurkezpena behar ez duena aurkeztera gatoz. Bibliotekan holakoak gara.
Azken urteotan Euskal Herriko umeen eta dagoeneko nerabe bihurtu diren hainbat neska-mutilen algarak eta goxoaldi ederrak eragin dituzten Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Takolo ahaztu barik, pailazoek argitara ekarri duten azken lana “Zazpikoloroa” ikusentzunezko lana hain zuzen. 
Bide batez jakitun egon bibliotekan asko direla artista hauek, euskarri ezberdinetan parte hartu edota aurrera eraman dituzten lanak,. Irria aldizkaria dela, ikusentzunezkoak, ipuinak, zure bibliotekan eskura dituzunak.
Ezagutu nahi? Sartu hemen.
Bueno, ezagutzen ez badituzu nahi ez duzulako da!